XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikerketa honetan zehar ordenari buruzko hasierako intuiziotik aldegite nabaria gertatu da, beste erizpideak garatu ahala.

Honela, navajoera, ordena finkoko hizkuntza, ezkonfigurazionaltzat hartzen du Halek, Choek CTAn nahiko ordena askea erakusten duen koreera konfigurazionaltzat hartzen duelarik.

Era berean, gradazio handia dago bi polo hauen artean, eta erdiko kasuen sailkapena, beste erizpideen arauera, kontrakorra da.

Gaztelaniaz Gili Gayaren (1961) arauera aditza azken posizioan daukaten perpaus iragankor baten aldaketak dira gaitzestekoak bakarrik, eta inork ez du honen konfigurazionaltasuna zalantzan jarri.

Japonieraz, alderantziz, aditza azkenean gordetzen duten permutazio guztiak dira onargarriak, eta horixe izan zen Farmer (1984) ezkonfigurazionaltzat hartzera bultzatu zuena.

Euskararen kasuan, esate baterako, hitz ordenagatik onartzen da Azkarate eta al. (1982a, b) artikuluetan konfiguraziogabetasuna; Ortiz de Urbinak (1986) eta Eguzkitzak (1986), geroago ikutuko ditudan erizpideei jarraituz, kontrako jarrera hartzen dute.

Nahiz eta formulazio honetan ezaugarri nagusia egongune eta kategoria ixilen presentzia izan, hizkuntza ikasten duen haurrak ezin du horri begira erabaki bere gramatika konfigurazionala denentz, ezaugarri hau beste parametro batek azaltzen baitu, prodrop izeneko parametroak, hain zuzen.

Aditz baten argumentu bati dagokion izen sintagma bat ez bada agerian ikusten, ez dagoelako izan daiteke (hizkuntza konfiguraziogabea) edo pro txikiak gauzatzen duelako (hizkuntza konfigurazioduna).

Bi hautabideen artean aukeratzeko beste erizpidez baliatu behar da, eta argiena asimetriena da.

Gorago esan bezala, HE ezkonfigurazionalaren ezaugarria lautasuna da, subjetu eta objetuak erlazio hierarkiko ezberdinetan ezartzen dituen AS adabegi eza.

Subjetu eta objetuak maila ezberdinetan mantentzen dituen hizkuntza konfiguraziodun batean, bien arteko k-komando erlazioak ezberdinak dira: subjetuak objetu k-komandatzen du, baina ez alderantziz.

Orduan, k-komandoaren bidez azaldutako erlazioetan (uztardura eta gobernamendua bereziki) biek portaera ezberdinak izatea espero dugu.

Alderantziz, biak maila berean baleude, portaera sintaktiko bera aurkitu beharko genuke, eta asimetria sintaktikorik ez.

Beraz, subjetu eta objetuaren gramatikazko portaera simetriko ala asimetrikoa (AS adabegiaren existentzia) da ikerketa mota honen lehendabiziko aztergaia.

Joera hau nabaria da CTAko bi artikulutan batez ere: .

Hizkuntza hauen egituraz erabakitzeko fenomenoak tipikoak direnez, segituan zehazten ditut: a) Crossover edo gurutzaketa fenomenoak, aldakien uztarduraren arloan ikusten diren asimetrien azterketa.

Ikusi Eguzkitza eta Ortiz de Urbina (1987) fenomenoen deskribapenerako eta euskararen azterketa baterako.

b) Izenordainen irakurketa erreferentziakidetasunezkoa.

Fineraz, genitibo esapideek jabearekiko komunztadura marka daukate: Izenordaina ixilpean gerta daiteke horrelakoetan (pro-drop kasu berezia), baina ondoko asimetriekin.